Guri buruz

Search Our Site

607 201 155 “CERRADO EN INVIERNO”

Ciudad San Sebastián

Itsas turismoaren alorrean aritzen den enpresa 1967tik. Gure hirian du jatorria, hortik datorkio "CIUDAD SAN SEBASTIAN" izena. Itsasontzi enblematikoa da, gutako bakoitzaren historiaren zatia baita. Nor ez da ibili  Ciudad San Sebastián itsasontzian  noizbait? Ibilaldi turistikoak eskaintzen ditugu  Donostiako kostaldean eta badian barrena.

120 lagunentzako tokia duen punta-puntako katamarana dugu. Bertan era askotako ekintza esklusiboak antolatu daitezke non nahira joateko asmoa duzula ere. Segurtasun, kalitate (Turismo Kalitateko Ziurtagiria dugu) eta profesionaltasun gorena izateagatik bereizten gara.

Gipuzkoako kostako leku ederrenetako batean gaude, Kantauriko ardatzaren erdian, Donostian.

Segurtasuna, kalitatea eta profesionaltasuna dira gure ardatza





Itsasontziaren ezaugarriak

Ttsasontzi mota: katamarana
Tokia:
120 bidaiari
Motorra:  bi motor (cunmis) + motor laguntzaile bat

Segurtasuna:

   · 3 salbatxalupa ( 65 pertsonentzako tokia du bakoitzak)
   · 140 igeri-jaka (solas homologazioa dutenak)
   · Irrati baliza
   · Radarra
   · Zunda
   · Komunikaziorako bi hornidura
   · Gpsa
   · Ploterra

Marineleria: homologatua
Zerbitzuak:

   · Komuna
   · Taberna
   · Megafono sistema
   · Chill-out eremua
logo