Camatarán Ciudad San Sebastián Katamarana
Donostiako betiko barkuan itxasbidaietan gozatu ezazu
Ongi etorri gure itsasontzira 1967. urtetik Donostiar, Gipuzkoar eta bisitari guztiei itsas txangoak eskentzen. Bertan esperientzia ahaztezin batean murgiltzera gonbidatzen zaitugu, Donostiako kaiatik.
Gure katamaranak Euskal Herriko harribitxia denDonostia, gure kostaldera eta Paisaiara egiten ditugun irteeretan etor zaitez gurekin.
Gure itsasontzia ospakizun bat edo ekitaldi baterako, zuretzako bakarrik, alokatzeko aukera luzatu nahi dizugu, honetarako jar zaitez gurekin harremanetan.
Ongi etorriak Donostiako itsasontzira!
Sarreak HEMEN!
Blog
Informazio gehiago
Catamarán Ciudad San Sebastián itsasontzian esperientzia esklusibo bat, kostaldeko hiru herri xarmangarriren edertasuna ezagutzera gonbidatzen zaitugu: Hondarribia, Pasaia eta Getaria. Itsasbidai pertsonalizatuak eskaintzen dizkizugu, Katamaranaren alokairuarekin, zuretzat eta zure gonbidatuentzat esklusiboki, helmuga liluragarri horiek ikuspegi pribilegiatu eta sofistikatu batetik esploratu ahal izan ditzazun.
Aste Santuan Donostian: Ezagutu Hiriaren edertasuna Ciudad San Sebastián Katamaranetik
Aste Santua hemen da, une ezin hobea da Donostiak eskaintzen duen esperientzia paregabe batean murgiltzeko. Sartu zaitez gure katamaranean eta ezagutu hiria ikuspegi paregabe eta desberdin batetik! Erreserbatu zure itsasontziko ibilaldia gure webgunearen bidez eta prestatu jardunaldi ahaztezin baterako, haurrekin bazatoz ahaztezina izango da beraientzako ere.
Iragana, oraina eta etorkizuna: Donostiako Portua 1963an eta Katamaraneko Ondarea Donostiako Hirian
1963ko Donostiako portuaren irudi honek iraganera garamatza. Argazkilari anonimoren batek argazki hau egin eta lau urtera, gure Ciudad San Sebastian Katamaranak eszena horretan bertan ekin zion bere historiari, itsasontziz itsasbidaiak eta Gipuzkoako kostaldean txangoak eskainiz.